Segundas partes nunca fueron buenas. Ésta tampoco.

jueves, 8 de mayo de 2008

Oparitxo bat

Bloga ireki berria denez erabaki dut oparitxo bat eskaintzea nire irakurle laztanei. MoRaN-en blogari ezker ezagutu nuen orain dela asko web-aplikazio bat abestiak web orrialdeetan sartzeko. Aplikazioak Goear du izena.

Niri gehien gustoko dudan musika euskalduna da. Nire institutuko garaietatik orain arte horrela izan da. Harrezkero hainbat talde entzun ditut baina Sorotan Bele da aspertzen ez nauen taldeetariko bat. Musika dotore eta hitzak sentimendu beterik. Bere lehen bi diskoak institutu garaietan entzun nituen baina hirugarrena orain dela hilabete gutxi arte ez nuen entzuteko aukera.

Gaur Goearean sartzean galdetu diot nire buruari, "Ba ote al dago Sorotan Beleren abestiren bat? Ba, bai". Hona hemen duzue nire oparitxoa, Sorotan Beleren abestirik politenetarikoa (behintzat niretzat). Gozatu.



Nota: Musikazblai-n letra eta itzulpena duzue. (En la web de Musikazblai teneis la letra y la traducción de esta canción)
Publicar un comentario